1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Ekitaldi jasangarrietaranzko jauzia

30/09/2021 | Eko-konpromisoa, Konponbideak

Gaur egun, jasangarritasuna oso garrantzitsua da ekitaldien plangintzan. Erabakimen eta ahalegin pixka batekin, erraza da ekitaldi baten sustapena ekologikoagoa izatea eta ingurumenarekiko errespetua kontuan hartzea.

Ekitaldiak oso efimeroak izaten dira, eta kutsadura murrizteko eta ingurumena zaintzeko ahalegina funtsezko bihurtu da. Gero eta kontzienteagoak gara horren garrantziaz, eta gero eta gehiago baloratzen da. Hainbat ekitaldi-mota daude, eta horietako bakoitzak hainbat eskakizun ditu espazioa girotzeko euskarriak hautatzeko: kanpokoak eta barrukoak, iraupen luzekoak edo laburrekoak, ibiltariak…

DRUCKen hori guztia kontutan hartzen dugu. Jasangarritasunaren aldeko apustua egiten dugu eta ingurumenaren ikuspegitik arduratsuak diren ekitaldiak sortzen lagunduko diguten material jasangarrien sorta bat izatea da gure konpromisoa. Esperientzia zabala dugu komunikazio-euskarriak fabrikatzen, eta gaitasuna eta know-how-a badugu materialak, tamainak, formak eta testurak konbinatzeko, zure ekitaldiaren espazioa girotzeko euskarri birziklagarri eta berrerabilgarriak fabrikatzeko helburuarekin.

Esteka honetan egin ditugun ekitaldietako batzuk ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.