1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

DRUCKek ikusmen-komunikazioko euskarriak egiten ditu marken garrantzia azpimarratzeko, bai haien instalazioetan nahiz salmenta-puntuetan, bai edozein erakusketa-proiektu, ekitaldi edo azokatan. Bezeroaren beharretik edo ideiatik abiatuta, proiektu teknikoa garatzen dugu neurrira fabrikatzeko.

38 urte ad hoc fabrikatzen

Pertsonalizazioa da gure lehentasun nagusia. Ideia zuk pentsatu duzun bezalaxe zehatz-mehatz gauzatu ahal izateko premisak bere horretan jarraitu du 38 urteko gure historian guztian zehar.

Gure zigiluak bi ardatz ditu: materialak eta teknologia

Instalatutako gaitasun teknologikoa material aurreratuenen erabilerarekin batera baliatzen dugunez, gai gara zailtasun edo berezitasun handieneko proiektuei heltzeko.

% 100 Druck balio-katea

Hornidura, fabrikazio eta instalazioko prozesu guztiak barneratuta dauzkagu Hernaniko gure instalazioetan, eta horri esker behar bezala kontrolatzen eta bideratzen ditugu gure lan guzti-guztiak.

Talentua eta inplikazioa

Gure proiektuaren egonkortasuna, gure lantaldearekiko konfiantza, ondo egindako lanaren exijentzia eta gureganatu dugun «Ezina ekinez egina» jarrera dira, hain zuzen, egiten dugun proiektu bakoitzean inprimatzen ditugun balioak.

Eko-konprometituak

Etengabeko hobekuntzaren espiritua dugu ardatz ingurumenari eta arlo sozialari dagokienez. Horretarako, jardunbide egokietan oinarritzen gara: esate baterako, teknologia eta material jasangarriak baliatzen ditugu, eta lankidetza-proiektuak bultzatzen ditugu irabazi-asmorik gabeko erakundeekin.

Berriak

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.