1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

 

Pribatutasun politika

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie posta elektronikoz ematen dituzten datu pertsonalak eta webgune honetan kokatutako formulario, gune pribatu edo beste edozein baliabideren bitartez bidaltzen dituztenak Druck Servicios Gráficos, S.L.U. (aurrerantzean “DRUCK” edo “enpresa”) Tratamenduaren Arduradunaren titulartasunpeko fitxategietan gordeko direla, jasotako kontsulta eta eskaerei erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak, merkataritza-harremanak eta bere jarduerari legez dagozkion funtzioak kudeatzeko, eta harpidetutako buletin eta albisteak eta etorkizunean zuretzat interesgarriak izan litezkeen merkataritza-komunikazioak bidaltzeko.

Baldintza hauek onartzeak berekin dakar, nahitaez, deskribatutako datuen tratamenduetarako esanbidezko baimena ematea. Datu horiek denbora-mugarik gabe gorde ahal izango dira harreman komertzialaren jarraipena egiteko eta enpresaren eginkizun legitimoak betetzeko, zuk kontrakorik adierazi ezean.

Zure datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira. DRUCKek erabiltzaileen datu pertsonalen pribatutasunarekiko eta babesarekiko konpromisoa hartua du, eta eskueran dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu datuen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. DRUCKek Datu Pertsonalen Babesaren arloan indarrean dagoen legedia betetzen du, eta Datuak Babesteko Agentziaren Erregistro Orokorrean inskribatuta dago.

Interesdunen eskubideak

Zure datu pertsonaletan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu, bai eta alor horri buruzko beste edozein eskaera egin ere Tratamenduaren arduradunari idatzi bat bidaliz helbide honetara: DRUCK, Akarregi poligonoa P2A, 20120 Hernani (Gipuzkoa). Edo 943445599 telefonora deituz, edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatziz: druck@druck.es. Eskaerarekin batera, eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren (NANa edo antzekoa) kopia erantsi beharko da. Eskaera legezko ordezkari gisa egiten badu, Nortasun Agiriaren fotokopiaz gain, ordezkaritza horren egiaztagiria ere erantsi beharko du. Eskaeren ebazpenarekin ados ez bazaude edo erreklamazioa aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakezu, hura baita kontrol-agintaritza: www.agpd.es

Segurtasun-neurriak

DRUCKek bere fitxategietan dauden datu pertsonalak tratatuko ditu beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamendukoak hartuz datu horien segurtasuna bermatzeko eta haien aldaketa, galera, baimendu gabeko tratamendua edo atzipena eragozteko, kontuan izanda teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta eraginpeko arriskuak —bai gizakiaren ekintzak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak—, datu pertsonalen tratamenduaren segurtasunerako neurrien arloan aplikatzekoa den indarreko legediarekin bat etorriz. Dena den, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun informatikoko neurriak ez direla erasoezinak, eta, hortaz, legez kontrako eta bidegabeko esku-hartzeak egoteko arriskua dagoela, baina esku-hartze horiek ez liratekeela DRUCKen erantzukizunpekoak izango.

Sare sozialetarako eta web-kanaletarako esteka

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaintzen ditu, hala nola Facebook eta Twitter. DRUCKek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen estekatutako gune horiei dagokienez. DRUCKekin zerikusia duten sare sozialetara eta kanpoko webgune eta web-kanaletara webgune honetan dauden esteketatik edo edozein modutan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta esanbidez jakinarazten zaio erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookie-politikak eta bestelako baldintzak eta/edo araudiak aipatutako sare sozial eta webgune eta web kanalez arduratzen diren erakundeen mende daudela, eta inoiz ere ez DRUCKen mende.

Indarraldia

DRUCKek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea bere irizpidearen, edo legedi- edo jurisprudentzia-aldaketen arabera. Enpresak aldaketaren bat sartzen badu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileak aldaketaren berri izango du bertan. Nolanahi ere, erabiltzaileekiko harremana webgunera sartzen den une zehatzean aurreikusitako arauen arabera arautuko da. Horregatik, webgunera konektatzen zaren bakoitzean pribatutasun-politika hau bisitatzea gomendatzen dizu DRUCKek.

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.