1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

 

Lege-oharra eta erabilera baldintzak

Entitatearen datuak

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, hona hemen enpresaren identifikazio-datuak.

Sozietatearen izena: DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLU
I.F.K./I.F.Z.: B20529079
Egoitza soziala: Txiplau Industrialdea, P 2A, 20120 Hernani (Gipuzkoa)
Gipuzkoako erregistroan inskribatua: SS-10286 orria, 32 folioa, 1908 liburukia,  8 atala, 1. inskripzioa.
Telefonoa: 943445599
Helbide elektronikoa: druck@druck.eus

Jabetza intelektuala 

Webgune honen iturri-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, informazioa eta edukiak jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUren alde, eta ezin da webgunea guztiz edo partzialki birsortu eta/edo argitaratu, informatikoki tratatu, banatu, hedatu, aldatu, eraldatu edo deskonpilatu, ezta titularrari legez aitortutako bestelako eskubiderik erabili ere, DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUren aurretiko eta idatzizko baimenik gabe.

Erabiltzaileak modu pertsonal eta pribatuan bakarrik erabil dezake webgune honetan agertzen den materiala, eta debekatuta dago merkataritza-helburuetarako edo legez kontra erabiltzea. Jabetza intelektualeko eskubide guztiak DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLU erakundearenak dira.

DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUk aurretik jasotako baldintza horiek betetzen direla eta webgunean jasotako edukiak behar bezala erabiltzen direla zainduko du, eta dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu erabiltzaileak arau-hausteren bat egiten badu edo baldintzok betetzen ez baditu.

Datu pertsonalen babesa

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza webgune honetako “Pribatutasun politika” atalean aurkituko duzu. 

Askotarikoak

A.– DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUk aldatu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe, webgunean jasotako informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.

B.– DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUk konpromisoa hartzen du bitarteko honen bidez PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ EGITEKO. Ondorio horietarako, ez dira publizitate engainagarritzat joko DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUren webguneko ataletako edukian izan daitezkeen eta informazioaren mantentzea eta/edo eguneraketa guztiz ez egitearen edo gaizki egitearen ondoriozkoak diren akats formal edo zenbakizkoak. DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUk, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akatsok horien berri izan bezain pronto konponduko ditu.

C.– DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUk EZ DU MERKATARITZA-KOMUNIKAZIORIK BIDALIKO HALAKOAK DIRELA JAKINARAZI GABE, Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legean xedatutakoarekin bat. Ondorio horietarako, ez da merkataritza-komunikaziotzat joko DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUren BEZEROEI bidaltzen zaien informazioa, baldin eta horren helburua bezeroaren eta DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUren arteko harremanari eustea bada, baita informatzeko, trebatzeko eta bezeroak enpresarekin kontratatuta dituen zerbitzuaren berezko bestelako jarduerak egiteko bada ere.

D.– Erabiltzaileak, webgune honetara sartzen denean edo horretan jasotako informazioak erabiltzen dituenean, arau aplikagarririk urratzen badu, DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLU ez da horren erantzule izango.

E.– DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLU ez da webgune honetako informazioa, materiak eta programak erabiltzearen ondoriozko kalte eta galeren erantzule izango, horien izaera gorabehera. Erabiltzaileari webgune honen bidez hirugarrenek eskaintzen dituzten prestazio eta zerbitzuetara sartzeko aukera ematen dieten estekak (linkak) eta hipertestua ez daude DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLUren kontrolpean; hortaz, enpresa ez da horietan jasotako informazioaren erantzule, ezta informazio horren ondoriozko efektuen erantzule ere.

F.– Hirugarren aldeek legez kontra erabiltzen badituzte aipatu erakundearenak izan gabe webgunean agertzen diren marka-izenak, produktu-izenak, merkataritza-markak, DRUCK SERVICIOS GRAFICOS SLU ez da horren erantzule izango. Ez da, halaber, webgune honetatik beste batzuetara joateko esteketako edukiaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule izango.

G.– Azken batean, erabiltzaileak webgunean agertzen diren zerbitzuak, edukiak, estekak (linkak) eta hipertestuak nola erabiltzen dituen, horren erantzule bakar izango da.

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.