1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

 

Kudeaketa Sistemaren Politika ISO 9001/14001

DRUCKek ikusmen-komunikazioko euskarriak egiten ditu marken garrantzia azpimarratzeko, bai haien instalazioetan nahiz salmenta-puntuetan, bai edozein erakusketa-proiektu, ekitaldi edo azokatan.

DRUCKek bezeroaren behar guztiak betez jardun behar du, ingurumena babestu eta bere jarduerari dagokion legeria betetzeko esparruaren barruan, bereziki prozesuan sortutako hondakin guztiak behar bezala kudeatzeari dagokionez.

Horretarako, ISO 9001 eta ISO 14001 arauetan oinarritutako Kudeaketa Sistemaren Politika ezartzen du, hurrengo printzipio hauen zuzendaritzaren babes osoarekin:

  • Gure estrategia eta testuingurua definitzen ditugu helburuak ezartzen eta berrikusten, eskaintzen dugun zerbitzuaren kudeaketa etengabe hobetzeko, gure pertsonen laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko eta ingurumena babesteko, kutsadura saihesteko eta lan-baldintza seguruak eta osasungarriak bermatzeko.
  • Pertsonak dira gure jardueraren oinarria, eta horregatik, erakundea osatzen dugun profesional talde osoaren ongizatea, prestakuntza, barne-komunikazioa eta elkarrekiko laguntza zaintzen ditugu. Horretarako, pertsonak inplikatu eta erantzule egiten ditugu zehaztutako kudeaketa sistema errespeta, parteka eta aplika dezaten, alderdi interesdun guztiak barne.
  • Gure bezeroen gogobetetasuna bilatzen dugu beti, haien feedbacka behar baitugu, ematen ditugun zerbitzuak eta gure ingurumen jarduera etengabe hobetzeko.
  • Ingurumena babesteko konpromisoa hartzen dugu, gure ingurumen portaera etengabe hobetuz, kutsadurari aurrea hartuz, erabiltzen ditugun materialak eta prozesuak etengabe hobetuz, gure ingurumen inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin.
  • Ezartzen dizkiguten legezko eta arauzko baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen dugu, baita borondatez hartzen ditugunak ere.

Printzipio hauek kudeaketa-sistemaren helburuak finkatzeko esparrua osatzen dute.

Zuzendaritza Nagusia

2020ko urriaren 30a

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.