1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Bi ardatz: materialak eta teknologia

Bitarteko teknikoak eta teknologikoak

Gure apustu teknologiko eta materialak aukera ematen digu sormena askatzeko eta proiektuak xehetasunik txikieneraino ere pertsonalizatzeko.

Imprimaketa Digitala

5 metroko zabalerako eta 8 koloretako eta tinta zuriko formatu handiko inprimaketa digitaleko teknologia daukagu, latexezko inprimagailu ekologikoak, ehunetarako zuzeneko sublimazioko inprimagailua eta UV inprimaketa laua euskarri zurrunetarako.

Horrek bermatzen du inprimaketa-ekoizpen aurreratuena eta kalitate handienekoa edukitzea egoera bakoitzerako, bai barrualderako eta bai kanpoalderako.

Errotulazioa

160cm-ko zabalerako gure plotter makinekin, ebaketa tangentzialeko horzdunekin eta oposcam ebaketa-posizioaren errekonozimenduarekin, hain zuzen, lan optimoak egin ditzakegu xehetasun oso-oso txikietan ere materiala hondatu gabe.

Horri esker, errotulazioko edozein lan egin dezakegu, nahiz eta oso handia edo zaila izan.

Gainera, binilo, laminatu eta era guztietarako azaleretara egokitzen diren akaberak eskaintzen ditugu.

Ebaketa eta Modelatzea

Hainbat material eta CNC teknologia erabiltzen ditugu edozein tamainatako piezak manipulatzeko eta maila handiko doitasunarekin forma emateko: ebakitzea, grabatzea, artekatzea, leuntzea, fresatzea, etab.

Horri esker, edozein neurri eta formatako piezak garatu eta fabrikatu ditzakegu era guztietako materialetan: aluminioa, plastikoa, kartoia, zura, etab.

Muntaketa Tailerra

Egiturak eta euskarriak fabrikatzeko eta muntatzeko prozesua.

Aluminio-profilean oinarritutako egitura-sistemak forma eta mota askotako euskarriak eraikitzeko aukera ematen digu: laukiak, zirkularrak, etab. Neurrira diseinatutako 30 profil baino gehiago ditugu, eta ainguratzeko sistemak, oinarriak, gurpilak, loturak, esekidura-sistemak, etab., era guztietako proiektuetarako.

Gainera, LED motako argiztapen-sistemekin lan egiten dugu, modu uniformean eta gehieneko energia-efizientziarekin banatzen baitute argia.

Material Malguen Konfekzioa

Joste malguko makina profesionala erabiltzen dugu, botoi-zuloak aplikatzeko makina eta maiztasun handiko soldadura, grafikoa euskarri eta egitura desberdinetan integratu ahal izateko.

Botoi-zuloak, errefortzuak, erremateak, moldurak eta belkroak izaten dira gure faktorian egiten diren lanen artean eskulan eta lanketa gehien eskatzen dutenak.

Pintura Tunela

Lanak erabat pertsonalizatzeko pintura-tunel bat daukagu: ur-pinturekin pintatzen dugu, eta edozein azalera bernizatzen eta lakatzen dugu akabera uniforme eta kalitate handikoarekin; horregatik, gai gara lanik zorrotz eta exijenteenei ere erantzuteko.

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.