1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Fatxada korporatiboak

Escudo luminoso Real Sociedad

Fatxadetan eta kanpoaldean marka-irudia ezartzeko errotuluak eta seinaleak. Ingurunera egokitutako proiektu integralak egiten ditugu. Horretarako, konponbide eta euskarri egokienak gomendatzen ditugu, kokapena eta ikusgaitasuna kontuan hartuta. Ondoren, fabrikatzeaz eta kokatzeaz arduratzen gara.

Barne-espazioak

Interior_Ideko

Barne-espazioetan (bulegoak, tailerrak, bilera-aretoak…) irudi korporatiboa ezartzeko dekorazioa eta seinaleak. Espazio bakoitzerako egokienak diren euskarriak eta materialak gomendatzen ditugu, eta lana exekutatzen dugu kokatu arte.

Ekitaldiak

Campaña_GGLA

Markaren aktibazioa eta dekorazioa ekitaldi korporatiboetarako, marketin-kanpainetarako eta jaialdietarako. Elementu bisualak eta egitura berrerabilgarriak fabrikatzen ditugu, eta kanpoko nahiz barneko espazioetan jartzeaz eta kentzeaz arduratzen gara.

Showroomak

Beissier BeCenter_I+D_Showroom Experiencial

Showroom korporatiboak eta komertzialak exekutatzeko konponbideak eskaintzen ditugu: diseinu teknikoa, fabrikazioa, ikus-entzunezko sistemen integrazioa eta amaierako in situ muntaketa.

Erakusketak

Producción y montaje de exposiciones. DRUCK Faktoria Grafika.

Barneko eta kanpoko erakusketa-proiektuak –bai eta ibiltariak ere– fabrikatzen eta muntatzen ditugu, eta proiektuen egiturak eta euskarriak erakusketa-proiektu bakoitzaren premia zehatzetara egokitzen ditugu.

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.