1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

2019ko APé sari bat irabazi dugu

26/09/2019 | Berria, Sariak

Mubil: Tamaina errealeko auto-kaxa bat” gure proiektuak APé sari bat irabazi du inprimaketa digitaleko 10 aplikazio onenetariko bat izateagatik 2019an Espainian.

Ex agencia de publicidad DIMENSIÓN agentziak MUBILerako diseinatutako kanpainaren baitan, autoaren jostailu-kaxa simulatzen duen egitura, tamaina errealekoa, diseinatu du DRUCKek. Barruan, Tesla ibilgailu elektriko bat erakusten da.

Material zurrun eta malgu desberdinak erabili dira kutxaren egitura fabrikatzeko eta hura biltzen duten grafikoak ekoizteko. Tamaina errealean ekoitzi da (Tesla autoaren neurrira), aire zabalean egoteko pentsatua, luze irautekoa eta erresistentzia handikoa, eta ibiltaria izateko fabrikatua. Euskarria muntatzea eta desmuntatzea erraza denez, egitura puntu batetik bestera eraman daiteke ordu gutxitan.

Egitura nagusiak 5m x 2m x 2m-ko tamaina du, eta formaren arabera aluminiozko berezko profilekin egina eta ehun opaku inprimatuan bildua dago; perimetroan silikona du tenkatuta egoteko. Oinarriaren gainean burdinazko barra horizontal batzuek ibilgailua zeharkatzen dute egiturari eusteko eta irmotasuna emateko. Ehun gardena aukeratu da, elastikoa eta aire zabalean egoteko prestatua. Aurrealdean eta alboetan (leihoak), poliesterrezko film gardena erabili dugu, tinta zuriarekin inprimatua.

“U” forma eginez, perimetroan jarritako 9 metroko LED tirekin argiztatua dago kutxa. Horrela argia modu uniformean eta gehieneko energia-efizientziarekin banatzen da.

Sariak banatzeko ekitaldia bart gauean egin zen Madrilen C!Print Madrid erakusketaren esparruan.

 

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.