Rebranding
20/01/2019 | Berria
Bada denboraldi bat hausnarketa-prozesua abiarazi genuela, helburu hartuta markari bere jarrera helarazteko gaitasuna itzultzea, 38 urteotan bildu dugun balioaren mailan egongo diren diskurtsoa, kontakizuna eta irudia eraikiz.
Bada, egin dugun bidean, sortu diren galdera, ideia eta aukerak mundu bat osatzen joan dira, DRUCK Faktoria Grafika kontzeptuan laburbildu ditugun marka-balioak ezaugarri nagusitzat dituen mundua, alegia.
Faktoria Grafika da, hain zuzen ere, guztiari eusten dion zutabea. Gure iragana hobekien kontatzen eta etorkizuna proiektatzen duen kontzeptua.
Marka sendoa, moldakorra eta berezko izaera duena. Eskerrik asko @estudiohusmee gure marka-unibertsoa sortzen laguntzeagatik.