FESPA Global Print Expo 2026
22/05/2026 | Druckers
FESPA Global Print Expo-rekin itxi dugu astea, inprimaketa grafikoaren eta komunikazio bisualaren sektoreko nazioarteko hitzordu garrantzitsuenetako batean.
DRUCKeko lantaldea bertan izan da, inprimatzeko teknologietan, materialetan eta aplikazioetan aurkeztutako azken berrikuntzak gertutik ezagutzeko. Bisita inspirazio-iturri bikaina izan da, eta aukera eman digu fatxadak, barruko espazioak, showroomak eta erakusketak seinaleztatzeko nahiz dekoratzeko proiektuetan aplikatu daitezkeen ideia eta konponbide berriak ezagutzeko.
Datorren urtera arte!
