1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Fatxadak komunikatu egiten du: nola bihurtu kanpo-espazioak marka-erreminta

04/08/2026 | Inspirazioa, Tips

Enpresen fatxadak eta kanpo-espazioek marka komunikatzeko aukera paregabea eskaintzen dute. Ondo planteatutako kanpo-komunikazio bisualak ikusgaitasuna handitzen du, orientazioa errazten du eta irudi ona proiektatzen du lehenengo kontaktutik.

Berdin-berdinak diren bi eraikin ez daude. Enpresa batzuek errepidetik ikusten diren fatxada handiak dauzkate; beste batzuek, eraikina partekatzen dute, kanpo-barruti zabala daukate, edota sarrera nagusia besterik ez daukate. Horregatik, konponbidea ez da bat eta bakarra.

DRUCKen, modu pertsonalizatuan heltzen diogu proiektu bakoitzari. Alderdi guztiak aztertzen ditugu: sarbideak, eraikinaren ikusgaitasuna, erabilgarri dagoen espazioa, bisitarien nahiz ibilgailuen ibilbideak… Informazio horrekin, konponbiderik egokiena definitzen dugu eta proiektu bakoitzera ondoen egokitzen diren material eta sistemak hautatzen ditugu.

1. Eraikinaren fatxada

Fatxadak kontzentratu ohi du inpaktu bisualik handiena. Eraikinaren kokapena, erabilgarri dagoen espazioa, orientazioa, aire zabalarekiko esposizioa eta bistaratze-distantzia funtsezko alderdiak dira aplikaziorik egokiena aukeratzeko.

Fatxadako errotulu gorpuzdunak

Konponbiderik moldakorrenetako bat dira. Hainbat materialekin egin daitezke, eta argiztapen-mota desberdinak izan ditzakete, behar den ikusgaitasunaren arabera.

Estalki gaineko edo esekitako errotulu gorpuzdunak

Alternatiba ona izaten da fatxadan leku gutxi dagoenean edota markari altuera irabaztea komeni zaionean, ikusgaitasun hobea izateko.

L formako errotuluak

Eraikinak ertza egiten duenean, eraikinaren bi aldeetatik ikus daiteke marka.

Aluminio-konpositezko erretiluak

Azalera uniformea sortzeko aukera ematen dute fatxadak irregulartasunak edo akabera ez oso egokiak dituenean.

Banderatxoak

Bereziki baliagarriak dira eraikina albo batetik edo zirkulazio-bide batetik ikusten denean.

Identitate korporatiboa duen dekorazioa

Eraikinaren arkitekturan bertan koloreak, grafismoak edo mezuak integratzeko aukera ematen du.

Eduki trukagarria duten sistemak

Oso praktikoak dira informazioa, kanpainak edo mezuak aldian-aldian eguneratu ahal izateko.

2. Barrutia eta kanpo-eremuak

Askotan, lehenengo erreferentzia bisuala ez da eraikina izaten, barrutirako sarbidea baizik. Elementu hauek enpresa lokalizatzen eta ibilbideak antolatzen laguntzen dute.

Totem korporatiboak

Egokiak izaten dira enpresaren fatxada errepidetik urrun dagoen kasuetan edota barruti beraren barruan hainbat eraikin daudenean.

Logotipoak lurrean

Elementu bereizgarri bat izaten dira oinezkoen sarbideetan edo ongietorri-plazetan.

3. Sarrera nagusia

Sarrera nagusia ondo seinaleztatuta egoteak erraztu egiten du orientazioa eta hobetu egiten du enpresara iristen direnen esperientzia. Horretarako, seinaleztapen- eta dekorazio-elementuak konbina daitezke.

4. Biltegiko ateak

Biltegiko ateak ondo identifikatuta egotean, errazago egiten da eguneroko lana, akats gutxiago egiten dira, eta hobetu egiten da garraiolarien, hornitzaileen nahiz barne-langileen jarduna.

5. Ibilgailuen sarbideak

Bezeroak, bisitariak eta hornitzaileak erraz eta intuitiboki sar daitezen, ondo ipini behar da seinaleztapena: nahasketak saihesten ditu eta instalazioen barruko zirkulazioa hobetzen du.

6. Bide-seinaleak

Azkenik, bide-seinale egokiak ipintzeak zirkulazioa hobetzen du eta ibilgailuen nahiz oinezkoen orientazioa errazten du.

Hobeto aprobetxatu nahi dituzu zure enpresaren kanpo-espazioak? Konta iezaguzu zure proiektua, eta konponbiderik egokiena definitzen lagunduko dizugu -> druck@druck.eus

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.