1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Saltokiko publizitatedun kartoizko displaya
San Sebastián Turismo

Diseño: ACC Comunicación.

Egitura / Saltokiko publizitatedun displaya, dendarako, 70 x 185 cm-koa, Re-board kartoizkoa. Goialdea formaren arabera fresatua; idulki bidez eusten zaio. Alea zintzilikatzeko euskarria eta egurrezko topeak dituen oinarria.

Egutegien packaginga / 10 mm-ko mikrokanal-kartoia, arrailekin eta fresatuekin formaren arabera. 50 unit.

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.