1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

EPSzko gorpuzdun birakaria
Gipuzkoako Foru Aldundia

Bolumena duen logoa / Poliestireno hedatuzko logo gorpuzduna egitea, fresatua, aurrealdean 3 mm-ko PVCz forratua. 125 x 120 x 35 cm.

Euskarri birakaria / Metakrilatoz fabrikatutako euskarria, gurpil birakariarekin eta poliestireno hedatuzko materialez egindako letra gorpuzdunak.

 

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.