“Euskaraldia” kanpaina
Gipuzkoako Foru Aldundia
10 x 4 metroko egitura / Aluminiozko 15 bastidorez osatutako egituraren fabrikazioa, kanpoan erabiltzeko diseinatua, ehun inprimatuarekin. Bastidoreak akordeoi-formako konfigurazioan daude jarrita; hala, behaketa-angeluaren arabera, mezu desberdinak ikusteko aukera ematen dute. Alde batetik, lerrokatutako tolesturek “Entzun” hitza osatzen dute; baina, perspektiba aldatzean, tolestura horiek “Hitz egin” hitza bistaratzen dute.
Egiturak 9,5 metroko luzerako bi barra horizontal ditu atzealdean, pintatuta eta bastidoreei soldatuta, multzoaren egonkortasuna indartzeko.
Garraiatzea, jartzea eta kentzea / Donostiara garraiatzea eta bertan jartzea bertako zutabeen gainean, eusteko sistema berezi batekin, euskarri-azalera kaltetzea saihesteko. Behin erabilera amaitutakoan, egitura kentzea eta desmuntatzea.














