1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Komunikazio bisuala ekitaldi korporatiboetan: nola indartu esperientzia eta marka-inpaktua

07/05/2026 | Inspirazioa, Tips

Etorri gurekin ekitaldi korporatibo baten eremuetan zehar ibilbidea egitera. Harremanetarako puntu bakoitza aprobetxatzeko konponbideak proposatuko ditugu, marka nabarmentzeko.

Sarbidea eta ongietorria

Sarbidea funtsezko gunea da bisitariari harrera egiteko eta hasieratik markarekin konekta dezala lortzeko.

Konponbideak: formatu handiko elementuak fatxadan, arku-formako egiturak, banderak eta banderatxoak altueran, ongietorria emateko seinaleztapena eta totem digitalak edo akreditazio-pantailak.

Igarobideak

Igarobideek bisitaria modu intuitiboan gidatzen laguntzen dute, zirkulazio arina bermatuz.

Konponbideak: lurrean jarritako binilo direkzionalak, hormetan eta sarbideetan kokatutako seinaleak, aireko elementuak eta horma eta totem interaktiboak.

Produktuaren erakusketa-eremuak

Erakusketa-eremuen helburua produktua edo zerbitzua aurkeztea da, haren ezaugarriak eta balioa nabarmentzeko.

Konponbideak: stand eta egitura pertsonalizatuak, ibilbidean zehar kokatutako informazio-panelak, produktuak edo makinak nabarmentzeko podiumak eta panel digitalak integratuak dituzten elementuak.

Protokolo- eta branding-eremuak

Protokolo-eremuek zeregin garrantzitsua dute identitate korporatiboa indartzeko eta ekitaldiaren mezu nagusiei ikusgarritasuna emateko.

Konponbideak: atzealdeko grafikoak dituzten agertokiak, atril pertsonalizatuak, photocallak eta markaren errotulu gorpuzdunak.

Networking-eremuak

Networking-eremuek aukera ematen diete bisitariei ingurune lasaiago batean elkarrekin harremanak sortzeko, elkarrizketa sustatuz eta markaren oroitzapena indartuz.

Konponbideak: banatze-panelak, informazio-euskarriak, moketak edo alfonbrak espazioak mugatzeko, eta sustapen-packagingeko elementuak.

DRUCK Faktoria Grafikan, komunikazio bisualeko konponbideak modu integralean fabrikatzen eta instalatzen ditugu, espazio funtzional eta gogoangarriak sortzeko.

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.