1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Eguberri on!

19/12/2025 | Druckers

Urtea amaitzearekin batera, DRUCKen 45. urteurrena ospatu genuen 🥂 gure lantalde bikainarekin:

DRUCK sortu zuten lagunekin,
proiektua sendotzera iritsi zirenekin,
eta ekarpenak egitera batu direnekin.

26 lagunek osatutako lantalde horrek, elkarlanean jardunez, DRUCKen etengabeko bilakaera bultzatzen du.

Mila esker DRUCKER guztiei! 2026ari begira jada!🖤
Eguberri on!

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.