1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Teknologia berria eskuratu dugu formatu handian inprimatzeko!

04/08/2025 | Berrikuntza, Inbertsioa

Hemen da gure azken erosketa: Durst P5 500/i- inprimagailua. HANDIKIRO komunikatzeko sortutakoa da, eta ezin hobea honelako proiektuetarako: #publizitate-kanpainak, #ekitaldiak, #fatxaden dekorazio eta seinaleztapena, #barrualdeak, #azoka-standak, eta askoz gehiago!

Inprimagailu berriak aukera ematen digu lana azkarrago, kalitate hobearekin eta inpaktu bisual handiagoarekin egiteko.

✓ 5,2 metro arteko zabalera, ebakirik gabe

✓ Kolore biziagoak eta akabera zehatzak

✓ Entrega-denbora arinagoak

✓ Pieza bakarrak nahiz tirada handiak ekoizteko aukera

Gogotsu gaude inprimagailua martxan jartzeko eta etenik gabe jarduteko… Beraz, badakizue non gauden zuen proiektuak eskatzeko! 😉

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.