Irudi korporatiboa indartzea identitate bisualaren bidez
16/05/2024 | Inspirazioa, Tips, Inspiración, Tips
Identitate korporatiboa enpresaren nortasuna da, eta horrek egiten du paregabea eta desberdina beste erakundeen aldean. Elementu ukiezinak hartzen ditu barnean, hala nola misioa, bisioa, balioak eta enpresak enplegatuekin, bezeroekin eta, oro har, gizartearekin erlazionatzeko modua. Identitate hori lau alderdiren bidez adierazten da:
- Ahozko identitatea: Marka batek hizkuntzaren bidez adierazteko duen modua, barnean hartuz tonua, idazketa-estiloa eta esloganak.
- Identitate sentsoriala: Zentzumenak –musika, aromak eta testurak– nola erabiltzen diren audientziarekin konektatzeko eta bere irudia eta balioak indartzeko.
- Jarrera-identitatea: Markak irudikatzen eta sustatzen dituen balioei eta jarrerei dagokie, hala nola gizarte-erantzukizunari edo berrikuntzari.
- Identitate bisuala: Markaren irudikapen grafikoa, barnean hartuz logotipoa, koloreak eta hura identifikatzeko erabiltzen den diseinu bisuala.
Oro har, enpresaren balioak, kultura eta nortasuna islatzen dituen irudi korporatibo sendo eta koherentea eraikitzeko lan egiten dute elementu horiek. DRUCKen, markei presentzia ematen saiatzen gara, bereziki azken elementu hori indartuz: identitate bisuala. Post honetan, irudia zaintzeak duen garrantzia eta hura indartzeko onurak nabarmendu nahi ditugu.
Identitate bisuala: zergatik zaindu eta indartu?
Como hemos mencionado anteriormente, la identidad o imagen visual define el aspecto visual de una marca. Esto incluye elementos como el logotipo, colores corporativos, tipografía, diseño de empaques, y cualquier otro concepto utilizado para identificar y diferenciar a la marca. Cuidar y potenciar esta imagen visual tiene una serie de beneficios clave para construir una buena imagen corporativa:
- Marka ezagutzea: Identitate bisual sendo eta bereizgarri bat oso lagungarria da xede-publikoak marka berehala ezagutu dezan. Horri esker, markaren oroitzapen eta lehentasun sendoagoa sor dezake kontsumitzaileengan.
- Lehiakideengandik bereiztea: Merkatu saturatu batean, irudi bisual bakar, erakargarri eta koherente batek marka lehiakideen aldean nabarmentzen lagundu dezake.
- Konfiantza eta sinesgarritasuna: Irudi bisual profesionalak eta arretaz diseinaturikoak konfiantza eta sinesgarritasuna transmititzen dizkie bezeroei eta interesdun beste alderdi batzuei. Horrek eragin positiboa izan dezake produktuen edo zerbitzuen kalitatearen pertzepzioan.
- Bezeroaren leialtasuna: Identitate bisual sendo eta koherente batek konexio emozionala sor dezake bezeroekin, eta horrek epe luzeko leialtasuna susta dezake. Kontsumitzaileak erakarriago eta konprometituago sentitzeko joera dute marken irudi bisuala gustukoa badute eta markarekin identifikatzen badira.
- Markaren sendotasuna: Bezeroekiko harremanetako puntu guztietan irudi bisual koherentea mantentzeak markaren irudi indartsu eta sendoa eraikitzen laguntzen du. Horrela, markaren pertzepzioa indartzen da, eta merkatuan duen aintzatespena eta ospea lortzen errazten du.
Azken batean, irudi bisualak berebiziko garrantzia du publiko-mota desberdinek (bezeroek, hornitzaileek eta komunitateak) markari buruz duten pertzepzioan. Beraz, enpresa baten irudi bisuala zaintzea eta indartzea aukera bikaina da merkatuan nabarmentzeko.
Nola lan egiten dugu DRUCKen marken irudi bisuala indartzeko?
DRUCKen oso jakitun gara marka baten irudi bisualak eragin zuzena duela bezero eta kolaboratzaileek markari buruz hautematen duten horretan. Horregatik, uste dugu hori zaintzea eta indartzea aukera bikaina izan daitekeela negozioentzat.
Egiten ditugun proiektuek (azoka-standak, ekitaldi korporatiboak edo marketin-kanpainak, edo instalazioen seinaleztapena eta dekorazioa) hainbat premia hartzen dituzte barnean. Bakoitzaren helburuaren arabera, ikuspegi hauek lantzen ditugu, betiere marken irudia bere testuinguruan nabarmentzeko, presentzia eta ikusgaitasuna eskainiz:
- Markaren identitatea islatzea: Gure espezialitatea inprimaketa digitala da: edozein diseinu islatu dezakegu material-aukera zabal batean. Horrela sortzen ditugu esentzia korporatiboa leialki islatzen duten standak, errotulu korporatiboak eta komunikazio-euskarriak.
- Inpaktu bisuala sortzea: Tamaina handiko egitura eta elementu bisualak diseinatzen ditugu, bertaratutakoen arreta erakartzeko.
- Funtsezko mezuak komunikatzea: Markaren funtsezko mezuak transmititzen ditugu; esate baterako, produktu nabarmenduak, balioak eta sustapen bereziak… kokaleku guztietan koherentzia bisuala bermatuz.
- Interakzioa erraztea eta bisitariaren esperientzia hobetzea: Elementu interaktiboak gehitzen ditugu, bisitariekin interakzioa sustatzeko eta esperientzia gogoangarriak sortzeko.
- Seinaleztapena eta dekorazioa optimizatzea: Seinaleztapen eraginkorra erabiltzen dugu bertaratutakoak orientatzeko eta puntu interesgarriak nabarmentzeko, baita errotulu korporatiboak ere, dekoratzeko eta ingurune fisikoetan markaren presentzia indartzeko.
Era berean, aholkularitza eskaintzen dugu proiektuaren urrats bakoitzean, konponbide pertsonalizatuak eta kalitate handikoak emanez, bezeroak instalazioetan duen esperientzia hobetzeko, azoka nazionaletan eta nazioartekoetan presentzia zabaltzeko, edo ekitaldi korporatiboak eta marketin-kanpaina gogoangarriak sortzeko.
