1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Formatu handiko kalitatezko inprimaketa

14/11/2022 | Konponbideak, Proiektua

Kanpoko publizitatean edo Street Marketinean, inprimaketa digitalaren kalitatea funtsezkoa da kaleak eta eraikinak nabarmendu eta ikusgarritasuna lortzeko.

Kalitate-maila hori lortzeko, inprimatu nahi den edukiaren xehetasun- eta garbitasun-maila optimoa bilatzen dugu, kokapen-distantzia eta materiala kontuan hartuz. Bestalde, oso teknologia aurreratua dugu, kolore biziak sustatzen dituena eta kalitate handiko akabera eskaintzen duena.

Horrela zirudien Donostia hiriak, argiz, kolorez eta giro bikainez beteta Zinemaldiaren 70. edizioan. Publizitate-hesiak, argi-kuboak eta Victoria Eugeniako eta Kursaaleko fatxadetako elementuak dira inprimatu eta jarri ditugun euskarrietako batzuk.

Gehiago jakin nahi?

> Muntaiaren bideoa

> Proiektu osoaren xehetasunak

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.