1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Erakusketa-kuboa

11/05/2022 | Konponbideak, Proiektua

Erakusketa-kuboa oso euskarri moldakorra da, erakusketa, ekitaldi eta azoketarako ezin hobea.

Egitura deigarria, berrerabilgarria, arina eta erresistentea da, ehunez edo material zurrun inprimatuz estalia, 100% diseinu pertsonalizagarriarekin. Barrualderako zein kanpoalderako fabrikatu daiteke.

Jarraian, 2 x 2 x 2 metroko 6 erakusketa-kuboren muntaia erakusten dizuegu, URA – Uraren Euskal Agentziak antolatutako kanpo-erakusketa baterako eginak, hilabetez Donostiako portuan egongo dena.

Kuboak soldatutako eta margotutako burdinazko hodiekin eginda eta binilo inprimatuz errotulatutako aluminiozko panelez estalita daude. Barrualdean base astun bat daukate, kanpoan iraun dezaten.

Gehiago jakin nahi?

> Muntaiaren bideoa

> Proiektu osoaren xehetasunak

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.