Zergatik erabili kartoia komunikazio euskarri gisa?
09/02/2022 | Proiektua, Eko-konpromisoa
Kartoia gero eta gehiago erabiltzen da ikusmen-komunikazio eta salmenta-euskarri gisa. Material honen erabilpena nabarmen hazi da ekitaldietan, azoketan, marketin-kanpainetan, erakusketetan, eszenografietan, erakusleihoetan eta salmenta-puntuetan. Zergatik?
> Material berrerabilgarria eta 100% birziklagarria da. Inpaktu positiboa du ingurumenaren alde egiten baitu.
> Egitura oso deigarriak fabrika daitezke eta diseinu pertsonalizatuak eta esklusiboak sortzeko aukera ematen du tamaina, forma eta grafika/trokelaketa konbinatuz.
> Euskarriak pieza arin, erresistente eta desmuntagarriez osatuta daude, instalazioa era biltegiratzea sinplifikatuz.
Nola lantzen dugu kartoia DRUCKen? Hemen adibide bat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “IV Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko Topaketa” ekitaldia.