1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

2021eko APé sari bat irabazi dugu!

17/02/2022 | Sariak, Proiektua

Bigarren urtez jarraian, DRUCK-ek egindako seinalizazio proiektu bat saritu dute 🙌🏼  .

«Reale Arena estadioaren fatxada» proiektua APé sari baten irabazle hautatu dute inprimaketa digitaleko 10 aplikazio onenen artean, Espainia mailan.

Realaren estadioaren iparraldeko eta hegoaldeko fatxadetako errotulu deigarriak gure instalazioetan egin dira oso-osorik. Letra bakoitzak 2,5 metroko altuera eta 80 kilogramoko pisua du, eta errotulu bakoitzak 30 metroko luzera du. Aluminio lakatuzko profileria zuriz, olana zeharrargiz eta LED argiztapenez eginak daude.

Proiektu hau eta gehiago ikustera eta horietako bakoitzean aplikatutako konponbide teknikoak zehatzago ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.