Nerea Ansa, DRUCK-eko Zuzendari Nagusi berria
Nerea Basurtok Interim Management-a amaitu du DRUCK-en, oso garai zailetan enpresaren norabidea markatu eta berbideratzea lortu ondoren. DRUCK-eko Zuzendari Nagusi berria Nerea Ansa izango da, orain arte enpresako finantza zuzendaria izan dena azkeneko 20 urteetan.
Ziur gaude Nerea Ansaren eskutik egunero eboluzionatzen eta erronkak gainditzen jarraituko dugula, zuen guztion konfiantzazko kolaboratzaile izaten jarraitzeko.
Talde osoaren aldetik, Nerea Basurtori bere dedikazio eta profesionaltasun osoa eskertu nahi diogu eta Nerea Ansari bere postu berrira ongietorria eman. AUPA NEREA!