1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Zer abantaila ditu showroom batek?

11/06/2021 | Konponbideak

Showroom-a gorabidean dagoen marketin joera bat da. Pandemiak eragin handia izan du ekitaldi eta azoken sektorean, eta, alternatiba gisa, enpresek beren espazioa eraiki nahi izan dute, produktuak erakutsi eta bisitak jaso ahal izateko.

Showroom bat sortzeko instalazioetako espazioren bat prestatzea aukera ona da, honek posible bihurtzen baitu:

  • bezeroekin harremanak estutzea
  • konfiantza sortzea

Horrez gain, azoken osagarri oso ona da, aukera ematen baitu:

  • produktuak eta zerbitzuak aurkezteko ekitaldiak antolatzeko
  • salmentak bultzatzeko

 Gainera, inbertsio iraunkorra da, bezeroekin elkartzeko toki horrek betirako iraun baitezake bertan.

Drucken euskarri moldaerrazak eta mugikorrak fabrikatzen ditugu, espazio biziak eta etengabe egunera daitezkeenak sortzeko. Horretarako, hainbat material eta akabera ditugu, eta forma, tamaina eta esposizio-sistema desberdinekin jolasten dugu. Teknologia ere integra dezakegu, esperientzia interaktiboagoa eskaintzeko.

Gaur egun, gure showroom-a eraikitzen ari gara, ikusgai egongo dena hilabete gutxi barru. Bertan, eskaintzen ditugun material, sistema eta soluzio guztiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzue.

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.