Produktuaren Marketinaren garrantzia
23/06/2021 | Konponbideak
Gaur egun, gero eta zailagoa da nabarmentzea, lehia gero eta handiagoa delako arlo askotan eta produktu eta estimulu gehiagoz inguratuta gaudelako.
Ikusgarritasuna lortzeko, berritzea eta emaitza apurtzaileen bila joatea komenigarria da, zure produktuaren beharretara egokitzen diren eta arreta erakartzen duten packaging, sustapen-euskarri eta erakustoki pertsonalizatuak diseinatuz.
DRUCK-en horrelako euskarriak fabrikatzeko behar den teknologia daukagu; alegia, zure markaren ospea handitu, produktuaren ikusgarritasuna handitu, eta kontsumitzaileak zure produktuarekiko duen aitorpena erraztuko dituzten euskarriak.
Euskarri horien izaera iragankorra eta bizitza erabilgarri laburra dela eta, joerek eta enpresako balioek material jasangarrien aldeko etengabeko apustua egitera garamatzate. Hala, material birziklatu eta birziklagarri ugari ditugu, ingurumen-inpaktua nabarmen murrizten eta zure produktuari ahalik eta balio handiena ematen lagunduko digutenak.