APé 2020 Saria: DRUCK Fatxada
Inauguratu berri den DRUCK fatxada proiektuak APé sari bat irabazi du inprimaketa digitaleko 10 aplikazio onenetariko bat izateagatik 2020an Espainian.
Bada denboraldi bat hausnarketa-prozesua abiarazi genuela, helburu hartuta markari bere jarrera helarazteko gaitasuna itzultzea, 40 urteotan bildu dugun balioaren mailan egongo diren diskurtsoa, kontakizuna eta irudia eraikiz.
Ideia horrekin, 2019an irudi korporatiboa erabat berritu genuen eta elementu grafiko berri hauek kanal eta instalazio ezberdinetara moldatu ditugu. Husmee estudioaren eskutik eraikitako marka sare/karratu modular baten gainean oinarritzen da eta elementu guztiak modu proportzionalean aplikatzen dira, oinarri karratua eta patroi bera jarraituz. Hemen dago gure instalazioen fatxadan egindako aplikazioaren konplexutasuna.