FESPA España sarien V. Edizioan sarituak
Zorioneko gaude! MUBIL y ESKALA SANMARKO lanek Ramón Sayans saria jaso dute urteko ikus-komunikazioko 10 lan onenetariko bi izateagatik.
FESPA España epaimahaiko kideek lan onenari saria eman ziguten arlo hauetan: Inprimaketa digitala bestelako euskarrien gainean, PVC itsasgarria, beira, metala, zeramika… Eta Formatu handiko ehun-estanpazioa, sublimazioa barne, olanen gainean kanpo-publizitaterako.
Lan biek automatikoki parte hartuko dute FESPA Awards Madrid 2020 nazioarteko sarietan.
ESKALA SANMARKO – Birziklatze-kanpaina
Kategoria / Inprimaketa digitala bestelako euskarrien gainean, PVC itsasgarria, beira, metala, zeramika…
San Markos komunitateak joan den ekainean ‘Eskala Sanmarko’ jarri zuen martxan, Ecoembes eta Ecovidrio-rekin batera.
Artea eta birziklatzea erdigune dituen ekimena da. Kanpainaren helburua biztanleria kontzientziatzea zen etxean sortzen ditugun hondakinak behar bezala bereizteko premiaren inguruan.
Egunerokoan birziklatzeak eta ontziak behar bezala bereizteak duen garrantziari buruz biztanleria kontzientziatzeko, 22 harmailadi errotulatu ziren Gipuzkoako erreferentziazko udalerrietako hainbat gune estrategikotan.
Aire zabalean egoteko eta luze irauteko pentsatua dagoen soluzioa aplikatu zen, lana une oro aldaketa klimatologikoen eta oinezkoen igarotzearen eraginpean egon baita.
Guztira 270,82 m2 biniloan eta dibond-ean inprimatuak, 22 harmailadi eta 618 eskailera-maila. Artelatzek sortu eta diseinatu du ‘Eskala Sanmarko’ kanpaina.
MUBIL – Tamaina errealeko auto-kaxa
Ex agencia de publicidad DIMENSIÓN agentziak MUBILerako diseinatutako kanpainaren baitan, autoaren jostailu-kaxa simulatzen duen egitura, tamaina errealekoa, diseinatu du DRUCKek. Barruan, Tesla ibilgailu elektriko bat erakusten da.
Material zurrun eta malgu desberdinak erabili dira kutxaren egitura fabrikatzeko eta hura biltzen duten grafikoak ekoizteko. Tamaina errealean ekoitzi da (Tesla autoaren neurrira), aire zabalean egoteko pentsatua, luze irautekoa eta erresistentzia handikoa, eta ibiltaria izateko fabrikatua. Euskarria muntatzea eta desmuntatzea erraza denez, egitura puntu batetik bestera eraman daiteke ordu gutxitan.
Egitura nagusiak 5m x 2m x 2m-ko tamaina du, eta formaren arabera aluminiozko berezko profilekin egina eta ehun opaku inprimatuan bildua dago; perimetroan silikona du tenkatuta egoteko. Oinarriaren gainean burdinazko barra horizontal batzuek ibilgailua zeharkatzen dute egiturari eusteko eta irmotasuna emateko. Ehun gardena aukeratu da, elastikoa eta aire zabalean egoteko prestatua. Aurrealdean eta alboetan (leihoak), poliesterrezko film gardena erabili dugu, tinta zuriarekin inprimatua.
“U” forma eginez, perimetroan jarritako 9 metroko LED tirekin argiztatua dago kutxa. Horrela argia modu uniformean eta gehieneko energia-efizientziarekin banatzen da.