1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

‘Heriotza. Ante la muerte’ Erakusketa
San Telmo Museoa - Donostia Kultura

Erakusketa-diseinua: K6 Gestión Cultural

Areetako panelak, XPSzkoak / 6 kartelen inprimatze digitala, XPSz eginak, 180 x 360 cm-koak, zuriz kanteatuak.

Azpiareetako panelak, metakrilatozkoak / 26 kartel bertikal, 5 mm-ko lodiera duen metakrilato gardenez eginak; metakrilatoa kolore laranja, arrosa, hori eta urdin laseatuan eta tinta zuriz eta koloretan inprimatua dago. Hainbat neurri eta jartzeko modu: kableekin zintzilikatuak eta botoi banatzaileekin jarriak.

Burezurra eta Halloween / Metakrilato arrosa, diseinuaren arabera fresatua. 200 x 300 cm-ko 2 unitate.

Idulki bertikala duten kartelak / 10 informazio-euskarri, dibond-a erabiliz inprimatuak; atzealdean arrailtzea dute tolestu ahal izateko. 19 mm-ko XPSzko idulkiarekin prestatuak; bertikalki eusteko fresatuta.

Hainbat teknika erabiliz egindako kartelak / 3 mm-ko PVCzko hainbat kartelen inprimatze digitala, modelo eta jartzeko modu desberdinak: 68º-ra kurbatutako metakrilatozko euskarridunak, 19 mm-ko XPSzko euskarridunak, fresatuak eta inklinazioarekin bermatuak, hormara atxikiak eta lodiera desberdinetako gehigarriekin altuera desberdinak izan ditzaten.

Hormako logoa, bolumenduna / PVC zurizko letrak, 19 mm-ko lodieradunak, txantiloiarekin jarriak eta fresatuak.

Fatxadako bastidorea / Aluminiozko bastidorea, 720 x 360 cm-koa, perimetroan silikona duen ehuna duela, tenkatuta egoteko. Jasogailuaz lagunduta jarri da fatxadan.

Akuarela-paperezko kartelak / Hainbat kartelen inprimatze digitala akuarela-paperean.

Hainbat errotulu / Hainbat kartelen errotulazio itsasgarria moztutako biniloa erabiliz, lila kolorekoa.

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.