1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Bartzelonako Orbea denda
Orbea

Interiorismoa: Komodo Interiorismo

Barne-argidun errotulua / ORBEA errotulua fabrikatzea, bolumenarekin, labean kolore korporatiboz lakatutako aluminiozko oinarriaren gainean metakrilatozko aurrealdea duela.

Bolumena duten barne-letrak / 130 x 130 cm-ko letra fresatuak, 19 mm-ko lodiera duen PVCz eginak eta beltzez lakatuak.

Polikarbonatozko panelak / Binilo azidozko hiru kartel polikarbonato zelular gardenezko xaflen gainean digitalki inprimatzea. 10 mm-ko lodierakoak.

Argi-kaxak / Bi argi-kaxa fabrikatzea, beltzez lakatutako aluminiozko profilekin eta iraganaldi bikoitzeko ehun zeharrargiarekin; perimetroan silikona daukate tenkatua egoteko.

Since 1840 bastidorea / Beltzez lakatutako aluminiozko bastidorea, iraganaldi bikoitzeko ehun opakua du; perimetroan silikona du tenkatuta egoteko.

Hormako kartelak / 3 kartelen inprimatze digitala, 10 mm-ko XPSz eginak eta beltzez kanteatuak.

Bestelakoak / Ate beltzerako ebaketa-binilo zuriak, ordutegi-seinaleztapena ebaketa-binilo iraulian, zilar- eta antrazita-koloreetan, etab.

 

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.