1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Talentu bila gabiltza: Muntaketa-teknikaria

20/03/2026 | Druckers

DRUCK Faktoria Grafikan, muntaketa-teknikari posturako pertsona baten bila gabiltza.

Funtzio nagusiak

  • Errotuluak, egiturak eta euskarri bisualak fabrikatzea.
  • Altuerako muntaketa eta instalazioak egitea, eskailerak, plataforma jasotzaileak edo bestelako baliabide osagarriak erabiliz.
  • Ekoizpeneko lanetan eta tailerraren antolaketan laguntza ematea.

Baldintzak

  • Muntaketan, fabrikazioan edo tailerreko lanetan aurretiko esperientzia izatea.
  • Eskuzko eta elektrizitateko tresna eta makinen erabilera.
  • Xehetasunekiko arreta handia.
  • Taldean lan egiteko eta lan-ingurune desberdinetara egokitzeko gaitasuna.
  • B gidabaimena.

Baloratuko da

  • Elektrizitatean, arotzerian eta pinturan aurretiko ezagutzak izatea.
  • Plataforma jasotzaileen erabileran edo altuerako lanetan egiten esperientzia izatea.
  • PRL prestakuntza edo altuerako lanen inguruko ikastaroak izatea.

Eskaintzen dugu

  • Ikus-komunikazioaren sektorean sendotutako enpresa batean sartzea.
  • Kontratu egonkorra.
  • Lanaldi osoa.
  • Talde profesional batean integratzea.
  • Irudi korporatiboko proiektu askotarikoetan parte hartzea.
  • Lan dinamikoa.
  • Baldintza ekonomikoak esperientziaren eta balioaren arabera.

📩 DRUCK Faktoria Grafikaren parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa honako helbidera: druck@druck.eus

 

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.