1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Proiektu sariduna!

14/01/2026 | Aitorpena

Atzo C!Print Madrid azokan APé Digitales saria jaso genuen, Showroom BeCenter proiektuarengatik. Proiektua 2025ean Espainian ikusizko komunikazioko eta inprimaketa digitaleko 10 aplikazio onenen artean hautatu zuten.

Move Branding-ek diseinatutako showrooma Beissier-en bilera, erakusketa eta prestakuntzarako gune berria da.

DRUCK Faktoria Grafikan proiektua gauzatzeaz arduratu gara, ibilbideari forma ematen dioten elementu guztiak fabrikatuz eta muntatuz, hainbat eremu tematikotan antolatuta, proiektuaren neurrira erabat egokitutako konponbideak baliatuz 📸 https://www.druck.eus/es/proyecto/showroom-becenter/

Eskerrik asko aitortzagatik eta konfiantzagatik; horrek indarra ematen digu mimoz eta dedikazioz landutako proiektuak sortzen jarraitzeko.

Urte-hasiera bikaina! 🚀

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.