45 urte
22/12/2025 | Druckers
Duela berrogeita bost urte, Joxek eta Begoñak Donostiako garaje txiki batean sortu zuten priektua, baliabide baino ilusio handiagoarekin, ahalegin handiz, balio argiek eta zintzotasunak gidatuta.
Ordutik DRUCK hazten eta eraldatzen joan da, erronkak gaindituz, eta pertsona berriak bilduz.
Gaur, lau hamarkada eta erdi igaro direnean, une batez pausatu da DRUCK; egindako lanari begiratzeko, eta datozen urteetako ibilbidea erabakitzeko.
Gure balioa ez dago fabrikazioan bakarrik, baizik eta pentsatzeko, laguntzeko eta diseinatzeko gaitasunean ere badagoela ulertu dugu.
Etapa berri baterantz goaz, kontzienteagoa, teknikoagoa, iragana errespetuz ohoratzen duena eta etorkizunari ilusioz begiratzen diona, dena hasi zen garaje hartako espíritu berarekin.
Gaur egun, Iñakik eta Oierrek bultzatzen dute proiektua. Haiek dira hasieratik lagundu gaituen printzipioaren jarraipena: «ezina, ekinez egina», gure izateko eta lan egiteko modua, urte luzez partekatu eta bizi izan dugun guztiaren fruitu dena.
