1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Green Printing-a: inprimaketa-industriak jasangarritasunarekin duen konpromisoa

28/02/2025 | Eko-konpromisoa

Green Printing-a inprimaketa-jardunbide arduratsuagoetarako trantsizioa bultzatzen ari da. Jasangarritasuna gero eta lehentasun handiagoa bihurtu da industria guztietan, bai eta inprimaketaren sektorean ere. Azken urteetako ikerketek erakusten dutenez,

  • Kontsumitzaileen % 42k ingurumen-inpaktu handia duten produktuak erosteari utzi dio. (Iturria)  
  • Espainiarren % 66k erosketa-erabakiak enpresek jasangarritasunarekin duten konpromisoaren arabera hartzen dituzte. (Iturria
  • Europako 10 kontsumitzailetatik 6k uste dute jasangarritasuna enpresen erantzukizuna dela, ez gizabanakoena. (Iturria) 

Jasangarritasunaren aldeko joera horrek B2B sektorean ere eragina izan du. Hala, enpresa askok politika arduratsuak dituzten hornitzaileak lehenesten dituzte, beren IGG (ingurumena, gizartea eta gobernantza) estrategiak betetzen laguntzeko.

 

Inprimaketa eraldatzen ari diren joera nagusiak

Inprimaketaren sektorea praktika arduratsuagoetarantz doa, berrikuntza teknologikoek eta ingurumen-erregulazioek bultzatuta. Joera nagusietako batzuk hauek dira:

  • Energia-efizientzia: Inprimaketa-ekipo modernoen teknologiei esker, elektrizitate-kontsumoa murrizten da erabiltzen ez direnean.
  • Tinta garbiagoak: Produktu kimikoen arloko erregulazioa gero eta zorrotzagoa da, eta ur-oinarriko eta ziurtagiri ekologikoekin egindako tintak erabiltzea bultzatzen ari da.
  • Materialaren optimizazioa: Inprimaketa-softwareak eboluzioa izan du, materialen erabilera maximizatzen eta hondakinak murrizten duten funtzioak gehituz (adibidez, habiaratzea).

 

Zein alderdi hartzen ditu kontuan Green Printing-ak?

  1. Material jasangarriak eta birziklatuak

FSCk ziurtatutako materialak –biodegradagarriak eta birziklatuak– erabiltzea estandar bihurtu da industrian. Urteetan zehar, alternatiba jasangarri horiek premium produktutzat jotzen ziren; baina eskaria gero eta handiagoa denez, kostuak murriztu dira, aukera ekologikoagoetaranzko trantsizioa erraztuz.

DRUCKen, alternatiba ekologikoak baliatzen ditugu gure materialen % 80n, hala nola TNT olanak, hari birziklatuzko ehunak, PVC gabeko olanak eta binilo jasangarriak, ekoizpena arduratsuagoa izan dadin.

  1. Eskaripeko ekoizpena

Formatu handiko inprimaketak hondakin asko sor ditzake. Hala ere, sektorea gero eta konponbide gehiago ezartzen ari da hondakinak minimizatzeko; esate baterako, materialak birziklatzea eta eskaripean inprimatzea.

DRUCKen, proiektu bakoitza bezeroaren premien arabera pertsonalizatzen dugu, soberako unitaterik sortu gabe. Gainera, euskarriak etorkizunean berrerabiltzeko moduan diseinatzen ditugu proposamenak, eta alokatzeko aukera ere eskaintzen dugu, fabrikatzen ditugun produktuen balio-bizitza luzatuz. Elkarte desberdinekin lankidetzan aritzen gara, halaber, materialen bigarren erabilera sustatzeko.

  1. Tinta ekologikoak eta ez hain kutsakorrak

Tinta tradizionalek konposatu organiko lurrunkorrak (KOL) dauzkate, ingurumenarentzat kaltegarriak izan daitezkeenak. Horri erantzunez, industriak aurrera egin du tinta ekodisolbagarriak eta ur-oinarrikoak erabilita: airearen eta uraren kutsadura murrizten dute, eta hondakinen sorrera minimizatzen dute (tinta-kartutxoek sortutakoak barne).

DRUCKen, ur-tintak erabiltzen dituen makineria integratu dugu, eta plastikoaren erabilera murriztu dugu gure kartutxoetan, kartoizko alternatiben alde eginez.

 

Etorkizun berdeago baterantz 

Inprimaketaren sektorea eredu jasangarriago baterantz aurrera doa, ingurumen-inpaktua murrizten baina kalitatea eta sormena kaltetu gabe. Materialak hautatzen direnetik ekoizpenaren efizientziara lortzeraino, urrats guztiak dira garrantzizkoak. DRUCKen, jardunbide jasangarriak ezartzen jarraitzen dugu, ingurumenarekiko arduratsuak diren konponbideak eskaintzeko.

 

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.