DRUCKen ibilbidea eta gaurkotasuna: Iñaki Egañarekin solasean

09/09/2024 | Druckers
Gaur, Iñaki Egañari egin diogu elkarrizketa, DRUCK Faktoria Grafikako bazkide fundatzaile eta zuzendari tekniko komertzialari. Elkarrizketan, Iñakik DRUCKen ibilbidea eta gaurkotasuna izan ditu mintzagai: enpresaren hasiera, gaur egun eskaintzen ditugun zerbitzuak, gure bezeroei ematen diegun balioa eta datozen hilabeteetarako martxan ditugun proiektuak.
1. Nola sortu zen DRUCK Faktoria Grafika eta nola eboluzionatu du enpresak sortu zenetik orain arte?
1980an, nire aitak, Jose Egañak, JEL: Kautxuzko zigiluen fabrikatzaileak eta fotokonposizioa enpresa sortu zuen. Abentura horretan nire amak lagundu zion, Begoña Arrietak, eta elkarrekin hasi zuten ibilbidea Donostiako garaje batean.
Hamabost urte geroago, ondorengook familiaren negozioarekin bat egin genuen, eta jarduera Martuteneko lokal txiki batera eraman genuen. Tamaina handiko eskaner bat, filmagailu bat eta 1,5 m-ko inprimagailu bat eskuratu genituen, eta, horri esker, fotomekanika eta inprimaketa digitaleko zerbitzu berriak eskaintzen hasi ginen.
Hasieran abentura zenak jada bazituen funtsa eta etorkizuneko planak. 5 metroko zabalerako lehen inprimagailua erosteak mugarri bat ezarri zuen enpresan. Orduantxe jaio zen gure lehen marka, DRUCK. Horrela, 2009an, egiturak fabrikatzeko linea abiarazi zen; horretarako, makineria berria erosi zen, eta lantaldea eta instalazioak handitu.
Hazten jarraitu genuenez, Hernaniko fabrika berri batera lekualdatu ginen, eta hor ari gara lanean orain. Harrezkero, makineria berrituz, lantaldea indartuz eta negozio-lerro berrien aldeko apustua eginez jarraitzen dugu, betiere inprimaketaren arloan.
2. Zer zerbitzu eskaintzen ditu DRUCKek gaur egun, eta zer bezerorekin lan egiten duzue?
Inprimaketa digital aurreratuko eta kalitate handieneko teknologia daukagu kasu bakoitzerako. Hainbat material desberdinetan inprimatzen dugu, eta kalitate handiko egitura eta euskarri pertsonalizatuak fabrikatzen ditugu. Gure helburua da marken identitate bisuala indartzea eta kontaktu-puntu garrantzitsuetan duten presentzia nabarmentzea.
Zehazkiago esateko, zerbitzu-aukera zabala eskaintzen dugu: azoketarako stand pertsonalizatuak diseinatzea eta eraikitzea; enpresen fatxadetan eta barrualdeetan errotulu korporatiboak eta egitura iraunkorrak fabrikatzea eta muntatzea; marketin-ekitaldi eta -kanpainetarako espazioak dekoratzea eta eraldatzea; eta produktuen aurkezpena eta bisitariaren esperientzia hobetzen dituzten erakusketak eta showroomak sortzea.
Lankidetza estuan lan egiten dugu komunikazio-agentziekin, industria-sektoreko enpresekin eta ekitaldi eta erakusketen antolatzaileekin, haiek baitira, hain zuzen ere, horrelako konponbideak behar dituztenak, bai beren proiektu propioetarako, bai bezeroen proiektuetarako.
3. Zer balio gehitzen du DRUCKek?
360º zerbitzua eskaintzen dugu. Proiektu bakoitzaren premiak aztertzen ditugu, eta, dimentsioa ebaluatu ondoren, prozesu guztiez arduratzeko aukera eskaintzen dugu: sormen-proposamena garatzea, kalitate handiko eta teknologia aurreratuko materialez fabrikatzea, eta muntatzeko eta desmuntatzeko zerbitzua. Proiektuen % 80k zerbitzu osoa eskatzen duela esango nuke, eta, beraz, jakintza sendoa daukagu arlo horretan.
Bestalde, pertsonalizazioa azpimarratzen dugu. Azken batean, marka bakoitza bakarra da, eta nortasun propioa du. Pertsonalizazioaren bidez, komunikazio-euskarriek eta egiturek marka bakoitzaren funtsa islatzea lortzen dugu, formaren, diseinuaren, koloreen, materialen, testuren eta bestelako elementu bereizgarrien bidez.
4. Zein dira DRUCKeko sailak eta zer funtzio betetzen ditu bakoitzak?
Lantalde osoa funtsezkoa da, eta enpresaren funtzionamendurako ezinbestekoak diren funtzioak betetzen dituzte guztiek:
- Marketin komertzialeko lantaldea salmentez eta bezeroekin harreman komertzialak ezartzeaz arduratzen da, produktuak eta zerbitzuak sustatzen ditu, eta komunikazio korporatiboa kudeatzen du.
- Proiektuen sailaren eginkizuna da bezeroa artatzea eta proiektuen plangintza, koordinazioa eta jarraipena egitea.
- Finantza sailaren lana da enpresaren kontabilitatea, finantza-kontrola eta plangintza ekonomikoa.
- Bulego teknikoan, produktuak diseinatzen eta garatzen dira, eta laguntza teknikoa ematen da.
- Inprimaketa sailak zirriborroak egiten ditu, inprimaketa-fitxategiak prestatu, eta makinak maneiatzen ditu.
- Errotulazio sailak errotuluak sortzen ditu biniloan, eta seinaleztapena eta irudiak instalatzen ditu.
- Tailerreko lantaldea egiturak eta euskarriak fabrikatzeaz eta muntatzeaz eta desmuntatzeaz arduratzen da.
- Manipulazioko lantaldeak produktuen akabera egiten du, barnean hartuz ebakitzea, jostea, tolestea eta paketatzea.
- Azoken lantaldeak standak muntatzen eta desmuntatzen ditu Europako hainbat azoka-barrutitan.
- Biltegi sailak materialen eta produktuen harrera eta bidalketa kudeatzen ditu, eta biltegiratzeko espazioa antolatzen du.
5. Eta hori guztia Hernaniko fabrikan dago?
Bai, halaxe da, Akarregi P-2A poligonoan. 6.000 metro karratu ditugu instalazioetan, barnean hartuz bulegoak, ekoizpen-espazioak, biltegia, atsedenguneak eta bilera-gelak, zehazki.
6. Zer proiektu daude aurreikusita datozen hilabeteetarako?
Garrantzitsuenetako bat Donostiako Zinemaldia da, irailero ospatzen dena. Proiektuak barruko eta kanpoko elementu asko hartzen ditu barnean, hala nola argi-kuboak, panelak, markesinak, eraikinetako fatxadak, agertokiak eta banderak.
Gainera, azoketarako standak fabrikatzeko, muntatzeko eta desmuntatzeko hainbat proiektu ditugu. Irailean hainbat stand muntatuko ditugu Stuttgarteko AMB azokan eta Berlingo INNOTRANS azokan, Alemanian. Urrian Düsseldorfen egongo gara (Alemania), ALUMINIUM azokan, eta Milanen (Italia), CPHI azokan, beste batzuekin.
Era berean, urte-amaieran eta hasieran, fatxada eta instalazio korporatiboetako eskaerak ere izaten ditugu. Izan ere, enpresa askok beren irudia eguneratu eta beren instalazioetan ikusteko moduko hobekuntzak egin nahi izaten dituzte, urteko marketineko eta plangintzako estrategien barruan.
LinkedIneko gure Newsletter berrian (DRUCK Newsroom) harpidetzera gonbidatzen zaitugu, marken presentzia indartzeko moduari buruzko aholku, proiektu eta inspirazio guztien berri izateko.💡