APé saria 2022
20/02/2023 | Aitorpena
Hirugarren urtez jarraian, DRUCKek egindako proiektu bat saritu dute 🙌🏼.
Gure «”Etorkizuna Eraikiz” kapsula» proiektuak APé sari bat irabazi du, Espainiako 2022ko inprimatze digitaleko 10 aplikazio onenetariko bat izateagatik.
Horretarako, denboraren kapsula bat egiteko erronka bota digute, tunel formako egitura sendo bat. Kapsulak, 3 x 3 x 4 metroko tamainakoa, beltzez lakatutako burdinazko oinarria du, eta aluminiozko bastidoreekin estalita dago. Bastidoreak bilduta daude perimetroko silikonaren sistemaren bidez lotutako ehun inprimatuarekin. Aire zabalean egoteko pentsatu da, luze irautekoa eta erresistentzia handikoa, eta ibiltaria izateko fabrikatua. Euskarria muntatzea eta desmuntatzea erraza denez, egitura puntu batetik bestera eraman daiteke ordu gutxitan. Kapsulak bira bat egingo du Gipuzkoako hainbat eskualdetan (Donostia, Arrasate, Irun, Beasain, Eibar, Zarautz, Tolosa eta Errenteria), eta egun oso batez egongo da leku bakoitzean.
Proiektuaren helburua da, besteak beste, bisitariak gaur egungo Gipuzkoaren ezaugarriak irakurtzea; 2040ko Gipuzkoak mantendu beharko lituzkeen balioez hitz egitea, bere kezkak eta nahiak ezagutzeko; Gipuzkoako Foru Aldundiak etorkizunari nola erantzuten dion kontatzea; eta, azkenik, etorkizuna eraikitzeko bere konpromisoa idazteko eskatzea.
Eskerrik asko TheNiu agentziari gugan konfiantza izateagatik eta sorkuntza honetan laguntzeko gu aukeratzeagatik. Zalantzarik gabe, erronka zaila izan da, eta arrakasta handiz heltzea lortu dugu.
