Ehun trukagarria duen bastidorea

17/10/2022 | Eko-konpromisoa, Proiektua
Ehun trukagarria duen bastidorea da Zinemaldian gehien erabiltzen den euskarria.
Euskarri hauek gure berezko profilez eginda daude, eta, horri esker, edozein forma eta tamainako egiturak sor ditzakegu. Estaltzen duen ehuna behar adina aldiz trukatu daiteke. Honek, euskarria moldakorra, bizia eta eguneragarria egiten du.
Egiturak edizioz edizio berrerabiltzen dira. Ehunei dagokienez, eduki korporatiboa dutenak berrerabili egiten dira ingurumen-inpaktua murriztuz, eta gainerako kartelak edizio berriari dagokion edukiarekin inprimatzen dira.
Aurten ere, eskerrak eman nahi dizkiogu Zinemaldiari gugan jarritako konfiantzagatik. Plazera da proiektu honetan parte hartu ahal izatea 🙌🏼