1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

Alfonbra gorri hegalariaren muntaia

06/07/2022 | Proiektua, Konponbideak

Tabakaleran jarri berri dugun alfonbra gorriaren muntaia erakusten dizuegu, “Imajinatu Zinemaldia” erakusketan gidari gisa jardungo duena.

Horretarako, forma kurbatua duten burdinazko egiturak margotu, eseki eta Donostiako Zinemaldiko alfonbra gorriko moketa tradizionalarekin moketatu ditugu. Muntaiaren bideoa.

Erakusketako beste elementu batzuk ere fabrikatu eta muntatu ditugu, hala nola 20 metroko photocall-a, pantaila ugarien neurrira egindako euskarriak eta estaldurak, esekitako kuboak, argi-kaxak eta fatxadako sarea.

Laster erakusketako elementu guztien erreportaje grafikoa erakutsiko dizuegu.

🗓️ Irailaren 24ra arte egongo da ikusgai, ez galdu!

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.