1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

10 konponbide irudi korporatiboa fatxadan aplikatzeko

09/07/2021 | Konponbideak, Inspirazioa, Soluciones, Inspiración

DRUCK-en irudi korporatiboa fatxadan eta instalazioen kanpoaldean aplikatzeko konponbide ezberdinak eskaintzen ditugu. Jarraian, konponbide hauek fabrikatzeko erabiltzen ditugun formatu-barietate eta argiztapen-mota ezberdinak erakutsi eta azalduko dizkizuegu.

 

L edo KUBO
egitura

Labean lakatutako egitura metalikoa ehun zeharrargi inprimatuarekin eta UV bernizatuarekin bildua, perimetroan silikona duena tenkatuta egoteko.

Horrelako instalazioetarako prestatutako eraikin bat baduzu, konponbide honek bi edo lau aldeetara ikusgarritasuna lortzea, pieza batean formatu handiak egitea eta ehuna trukatzea ahalbidetzen du.

Ehundun
bastidorea

Lakatutako aluminiozko berezko profilekin egindako egitura ehun zeharrargi inprimatuarekin eta UV bernizatuarekin bildua, perimetroan silikona duena tenkatuta egoteko.

Bere formatu karratu edo angeluzuzenak, lehengo errotuluak edo hormaren akatsak estaltzekoaukera ematen du. Pieza bakar batean formatu handiak fabrikatu eta ehuna trukatu daiteke.

Aluminiozko
erretilua

Aluminiozko egitura, 40-80 cm-ko hondokoa, Dibond konposite aluminiozko xaflaz forratua.

Inprimatzeaz gain, xafla hau edozein grafikaz binilatu edo hustuketa-formaz fresatu daiteke, eta lehengo errotuluak edo hormaren akatsak estaltzeko aukera ematen du. 4 x 2 metrotik gorako formatuak, kasu honetan, piezatan egiten dira.

Gorpuzdun errotulu
beltza (egunez)

Lakatutako aluminiozko errotulua, PVC, metakrilato edota olanarekin egina, argiztatzen den arabera eta, hala badagokio, argiztapen motaren arabera (jarraian aukerak).

Konponbide honek, errotuluak logotipoaren forma errespetatzea ahalbidetzen du formatu karratu edo angeluzuzenik izan gabe, eta argiztapen-aukera ezberdinak ditu.

Atzetik argitutako gorpuzdun
errotulu beltza (gauez)

Lakatutako aluminiozko errotulua, metakrilatozko atzealdearekin, hormatik bereizita jartzen dena.

Teknika honekin, argiztapena horman proiektatzen da, gauez errotuluaren ingurua argiztatzealortuz, goinontzeko errotulua iluna utziz.

Barne-argidun B&W gorpuzdun
errotulu beltza (gauez)

Lakatutako aluminiozko errotulua, aurrealdean Black & White efektua lortzeko metakrilato berezia duena.

Aurrez aurreko argiztapenarekin, egunez errotulua beltza da eta gauez zuria. Ikuspen handienaematen duen konponbidea da, baina errotulu beltzekin bakarrik funtzionatzen du.

Koloredun
errotulu gorpuzduna

Lakatutako aluminiozko errotulua, olan zeharrargi edo metakrilatozko aurrealdearekin.

Aukera honekin errotuluaren koloreak egunez zein gauez bereiztea lortzen da, identitate korporatiboa errespetatzea ahalbidetuz.

Errotulu
esekia

Lakatutako aluminiozko errotulua, metakrilatozko aurrealdearekin, teilapera edo estalkira torlojutzen dena.

Horrelako instalazioetarako prestatutako eraikin bat baduzu, beste konponbideen osagarri edo alternatiba izan daiteke.

Akabera
berezidun errotulua

Nortasun korporatiboaren xehetasunak kontuan hartuta, diseinua eta materialak pertsonalizatzendira, emaitza esklusiboagoa eta originalagoa lortuz.

Barruti
totema

Labean lakatutako egitura metalikoa duen gorpuzkia. Material ezberdinekin eraiki daiteke, metakrilatoa, aluminoa, corten altzairua edo altzairu herdoilgaitza, besteak beste.

Espazio propioa baduzu, totema eraikineko seinaleztapen konponbideen osagarri edo alternatiba izan daiteke. Konponbide deigarria eta berritzailea da.

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.