1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
Faktoria Grafika

DRUCK, ISO 9001 eta ISO 14001 enpresa ziurtatua

21/12/2020 | Berria, Eko-konpromisoa

40 urte baino gehiagoko esperientzia dugu, eta, horri esker, know-howa pilatu ahal izan dugu, bai eta gure bezeroen beharrei eta interesei buruzko ezagutza ere. Hasieratik, kalitatearen aldeko apustua egin dugu, eta gure jardueraren ingurumen-aztarnaren jakitun gara. Premisa horrekin eta gure lehiakortasun-maila igotzeko helburuarekin, hobekuntzak ezarri ditugu etengabe gure produktuak ekoizteko moduei dagokienez, baita gure produktuak kontsumitzeko moduei dagokienez ere.

Arlo honetan ibilbide luzea egin badugu ere, azken hilabeteak oso emankorrak izan dira, eta lortu dugu DRUCK ziurtatzea ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015arauen arabera.

ISO arauek, erakundeko sail guztien funtzionamendu ona bermatzen lagunduko diguten prozedura batzuk bultzatzen eta definitzen laguntzeaz gain, lehiakortasun- eta marketin-abantaila ere eskaintzen dute; izan ere, estandar horiek bermatzen dute DRUCKek kalitate-estandar altuenak eta jasangarrienak betetzen dituela.

Horri guztiari esker, DRUCK erreferentziazko enpresa izatea lortu dugu marka, salmenta-puntu, erakusketa-proiektu, ekitaldi eta azoketarako komunikazio-euskarriak garatzen, ekoizten eta muntatzen.

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia

Onartu

Druck Manifiesto

«Ezina ekinez egina» da faktorian gure jarduera gidatzen duen lema eta egunez egun erronkei aurre egitera bultzatzen gaituen indarra. Gure araua argia da: ezinezkoa dena posible egitea.

Komunikazio bisualeko euskarriak neurrira sortzen ditugu. Taldean, kemenarekin eta grinarekin.

Teknologien aldeko apustua gure jardueraren akuiluetako bat bada ere, artisau-lana funtsezkoa da. Kontu handiz zaintzen ditugu xehetasun guztiak, koloreen, formen eta testuren definizioan arreta jarriz.

38 urteko esperientziaren emaitza da DRUCK, eta inoiz baino indar eta zentzu handiagoa hartzen du gaur. Prest gaude etorkizuneko aukerei arrakastaz aurre egiteko.