Ongi etorri, Nerea Basurto!
20 urtetik gorako esperientzia profesionala du Nereak, eta hainbat jarduera-sektoretako enpresetan lan egin du, enpresa kudeatzaileekin eta taldeekin elkarlanean. Enpresa zuzendaritzan eta kudeaketan esperientzia handia du, eta, horri esker, enpresa-ikuspegi integrala garatu ahal izan du hainbat arlotan: giza, negozio eta antolakuntza arloetan.
Nerea Interim Manager gisa egongo da DRUCK-en eta plan estrategikoa garatzea eta erakundearen norabidea markatuko dituzten helburuak zehaztea izango du eginkizun.
“DRUCK proiektuaren eta lantaldearen parte izateak ilusio handia egiten dit. Hainbeste urtetako talde profesional honen esperientziak eta bezeroei zerbitzua emateko bokazioak, DRUCK konfiantzazko laguntzaile bihurtzea lortu du”, dio Nereak.
Bestalde, orain arte DRUCK-eko Zuzendari Nagusi eta Bazkide Fundatzaile izan den Iñaki Egañak jardunean segituko du Tekniko Komertzial Zuzendari lanetan.